Barrutia
- 2005. urtean, “Orain da garaia: Distrito Este” lelopean, Altzako beste elkarteekin batera, batzorde bat osatzen da antzinako Altza udalerria hartzen zuen eremuan barruti bat osatzea aldarrikatzeko.
- 2012ko ekainean, Tomasenen, bazkide eta adiskideen bilera dokumentazioa eta lan talde bat eratzeko. 24 lagun parte hartu zuten. Blog bat sortu zen jarraipena egiteko. Lan taldea hiru alditan bildu zen eta idatzi labur bat onartu zen Altza barrutiak bete beharko zituen oinarriekin.
- 2013. urtean, bigarren fasean, idazkia udaletxean erregistratu eta bazkideen artean postaz banatu ondoren, blogaren bitartez zabaldu eta prentsara bidali zen. Bilerak egin ziren udal ordezkariekin: udal gobernua batetik eta PSE, EAJ, PP eta Bildu talde politikoekin. Haien artean ezberdintasun handiak zeuden. Auzo elkarteekin ere bilerak egin ziren, Martutenen, Intxaurrondon, Altzagainan eta Bidebietan. Deialdi zabala egin arren erantzuna eskasa izan zen: Sarroeta, IZBE, Aterpea, Nao Etxea, Osteguna eta Gazte Asanblada. Bilera horien ondorioz, irailean eskabide bat erregistratu zen udaletxean, elkarte hauen babesarekin: Molinao Auzo Elkartea, IZBE-Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea, Herripe Auzo Elkartea, Euskal Giroa Kirol Elkartea, Altzako Gazte Asanblada, Nao Etxea Jubilatuen Etxea, Altza Herria Kirol Taldea, Bizarrain Kultur Elkartea, Herrera Kirol Elkartea, Altzako Historia Mintegia, Aterpea Jubilatuak eta Pentsiodunak, Altza XXI Herri Ekimena, Elkartasuna Auzo Elkartea. Azaroan eta abenduan zehar egindako bileretan lan talde bat sortu zen eta abenduan udal batzordearen bileran parte hartu zuen.
- 2014 urte hasieran, udal talde politikoek beraien proposamenak egin zituzten, PP-PSE eta EAJ otsailean eta Bildu martxoan. Apirilaren 9an elkarteetako ordezkariak eta bere kontu joandako beste batzuk bildu ginen eta idatzi bat adostu ondoren, hemezortzi elkarteen babesa lortu genuen. Maiatzaren 28an idatzi berri bat eta prentsaurreko bat egin zen Herreran. Urriaren 30ean, oposizioko hiru alderdiek adostutako proposamen bakarra onartu zuten udalbatzan, hiria lau barrutietan banatzeko eta Ekialde barrutiarekin hasteko. Abenduan AHMk alegazioak aurkeztu zituen eta bere parte hartzea prozesoan itxi zuen. Prozeso osoaren kronika “Altza Barrutia” blogean jasota geratu da.
- 2017. urtean zehar bilera sorta bat egiten da udal ordezkari eta elkarteekin Ekialdeko Barrutian abiarazteko.
- 2018an Ekialdeko Barrutia hasi zen lanean. Maiatzaren 19an elkarteen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak burutu ziren. Auzokideen ordezkaritza zortzi kidez osaturik dago, lau arloko elkarteen izenean eta beste lau auzo elkarteak ordezkatuz. AHMk bere hautagaitza aurkeztu zuen eta batzarkide bat lortu. Gainontzeko batzarkideak elkarte hauetako ordezkariak dira: Plazandreok, Emanhar, Auzoa, Herripe, Osteguna, Intxaurdi, IZBE. Barrutiaren Batzarraren lehen bilera ekainaren 29ean egin zen. Uztailetik abendu bitartean egindako lana, batez ere, barrutiaren funtzionamenduaren antolaketa arautzen eta aurrekontu parte hartzaileak lantzea izan da.